skip to main
|
skip to sidebar
EUSKAL KULTURA ETA NORTASUNA
miércoles, 4 de febrero de 2009
http://ukberri.net
Gaia: Euskara eta Kultura
Europan hizkuntza berdintasuna bermatzeko eskatu dute Behatokiak eta EHEk
Europaren eraikuntzan hizkuntza berdintasuna berma dadin aldarrikatu dute Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskal Herrian Euskarazek Atenasen. Ostiral goizean, Atenasen egiten ari den Europako IV. Foro Sozialean hizkuntza gutxiagotuak izan ziren hizpide EHEk eta Babels elkarteak antolatutako mintegian. Bertan, Euskal Herriko ordezkariak (Behatokia eta EHE), Galesekoak (Cymuned), Mazedoniakoak, Kataluniakoak eta Babels itzultzaileen elkartekoak izan ziren hizlari. Parte hartzaile guztien artean, hainbat ondorio atera eta adostu zituzten, Europa berriaren eraikuntzan hizkuntzaren ikuspegitik aintzat hartu behar diren irizpideak finkatuz. Argazkiaren erdialdean, Unai Larreategi (EHE) eta Paul Bilbao (Behatokia).
Hizkuntza berdintasuna Europa berri baten eraikuntzan
Eraikitzen ari diren Europak, mendeetan kontinentean izan diren inperioek bezala, mapatik desagerrarazi nahi dituzte lurralde honetako hainbat hizkuntza-komunitate eta ondorioz, hainbat herritar.
Horrexegatik, Europa berri baterako eredua aurkeztu behar bada, ezinbestekoa da herritar guztien arteko berdintasuna zutabe izatea eta Europako berezko hizkuntzak kontuan hartzea, Europa diskriminatzaile baten sorrera sustatu nahi ez badugu behinik behin.
Europaren eredu berri horretan oreka soziala edota bereizkeriarik eza aldarrikatzen eta exijitzen badugu, alegia, berdintasunean oinarritutako Europa eraiki nahi badugu, nahitaezkoa izango da berezko hizkuntza-komunitateen eskubideak bermatuko direla propio agertzea.
Estatu gehienek, bai eta egun Europar Batasuneko instituzioek ere, joera arras baztertzailea agertu izan dute, eta geure hizkuntzetako asko hiltzeko zorian jarri izan dituzte. Gutaz urtean behin besterik ez dira oroitzen ekitaldi ikusgarriren batean. Hala ere, gu ez gara museoan ondare gisa erakutsi behar dituzten altxorrak, geure hizkuntzak biziak dira eta geure hizkuntzan bizitzeko eskubidea dugun herritarrak gara.
Horrela, Estatuetan oinarritutako Europak Estatuetako hizkuntzak besterik ez ditu kontuan hartzen, eta, beraz, Europako berezko hizkuntzei existentzia aitortu ere ez digu egiten. Halaber, Estatuen esku usten du estatu barneko hizkuntza-politika, gehienek lurraldeko berezko hizkuntza komunitateen aurkako eta hizkuntzen desagerrarazteko politikak darabiltzaten arren.
Eraikitzen ari diren Europar Batasunak ere hizkuntza komunitate gutxituak desagertzeko bidera daramatza. Herritarren oinarrizko eskubide diren hizkuntza-eskubideak ez ditu bere egiten, hizkuntza komunitateetako lurralde naturalak zatitu egiten ditu, gure hizkuntzak zokoratu egiten ditu, hizkuntza-eskubideak ez ditu oinarrizko eskubidetzat hartzen... Atzerritar bihurtu nahi gaitu geure lurraldean.
Hartara, horri guztiari aurre egiteko eta berdintasunean oinarritutako Europa bat eraikitzeko ezinbestekoa da:
- Giza hizkuntza-eskubideak eta bereizkeriarik eza bermatzeko konpromisoak eragiten dituzten hizkuntza-ondorioak adieraztea.
- Hizkuntza-aniztasunaren kontzepzio errealean oinarritzea, Europako berezko hizkuntzen arteko hierarkiarik gerta ez dadin.
- Europako berezko hizkuntza-komunitateetako herritarroi Europako erakundeekin geure hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatzea.
- Eskubideen bermeari babes juridikoa ematea: Europako berezko hizkuntza guztiei status ofiziala esleitzea.
Horiek guztiak kontuan hartu ezean, ez dago bestelako Europa batez hitz egiterik, aitzitik, orain arte indarrean egon diren politika murriztaileen eta diskriminatzaileen jarraitzaileak besterik ez gara izango.
Euskal Herrian Euskaraz
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Entrada más reciente
Entrada antigua
Inicio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MENU GORAKARIA
Euskal kultura eta nortasuna
Ekasi
Eposta
Liburutegia
Ikas komunitateak
Ikaskidetza
Txorimalo Gaztetxea
Berria egunkaria
Gara egunkaria
Euskal Herria indymedia.org
Ukberri
Zaindegia
BISITARIAK ORAIN
BISITARI KOPURUA
Aurkibidea
▼
2009
(7)
▼
febrero
(6)
Greba eskubidearen aldeko greba eguna burutu dute ...
Bai Euskarari Akordioa Herrietan mintegian esperie...
http://ukberri.netGaia: Euskara eta KulturaEuropa...
http://ukberri.net/Kanpotik etorrita ere euskara i...
Euskara ez da galtzen, ez dakitenek ez dutelako ik...
http://berria.info/Batxilergoko curriculumean ere,...
►
enero
(1)
►
2008
(5)
►
diciembre
(1)
►
noviembre
(1)
►
octubre
(3)
ERLOJUA
BILATZAILEAK
Grab this swicki
from
eurekster.com
Zer gehituko zenioke blog honi?
Egutegia
Free Blog Content
Loturak
http://ikas-komunitateak.blogspot.com
http://umeenjarrerahezkuntzan.blogspot.com
www.berria.info/
www.euskalherria.indymedia.org/
www.fotolog.com/txorimalo14
www.gara.net/
www.gaztesarea.net/
www.koskairratia.com/
www.lahaine.org/
www.mundurat.net/
www.ukberri.net/
Jarraitzaileak
Datu pertsonalak
Ander Jauna
Mutil euskaldun eta jatorra naiz. Kirolaria.
Ver todo mi perfil
NI NEU
Mendira eginiko txango batetan.
National Geographic
Inoiz atera den argazki hoberenetariko edo lirainetarikoena
No hay comentarios:
Publicar un comentario