jueves, 4 de diciembre de 2008

http://berria.info tik hartutako albistea, Julen Etxeberriak idatzitakoa, Donostia


2008-12-04

«Gure babes osoa dute»














830 euskal kirolarik bat egin dute 'Euskal Herria' izenaren alde 165 euskal futbolari eta futbolari ohik sinatutako agiriarekin

«Txapelketa ofizialetan parte hartzeko bidean atzerapausorik ez emateko» eskatu dute



Euskal Herriko kirolariek lekukoa hartu diete euskal futbolari eta futbolari ohiei. Atzo egin zuten hori, agiri baten bidez, joan zen azaroaren 13an 165 euskal futbolarik eta futbolari ohik egin zuten bezala. Euskal Herriko 830 kirolarik «babes osoa» azaldu diote futbolari eta futbolari ohiek Euskal Herria izenaren alde egindako agiriari, eta horrekin bat egin dute. «Futbolarien arrazoi eta erabakiekin bat egin eta gure egiten dugu, eta Euskadiko Federazioari Euskal Herriko selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko bidean atzerapausorik ez emateko eskatzen diogu. Aurreko urteetan futbolariekin elkarlanean hasitako bideari jarraituz, abenduaren 23an Euskal Herria-Iran partida antola dezatela eskatzen diogu», diote agirian.

Euskal Herriko futbolarien izenean agiria sinatu zutenei «babes osoa» azaltzeaz gain, agiria plazaratu zutenetik futbolari eta futbolari ohiek «inolako zentzurik gabe jasan behar izan dituzten irain eta presioak albo batera uzteko» eskatu dute euskal kirolariek. Horren harira, euskal kirolariek salatu egin dute «batzuek, agiriaren mamiari heldu beharrean, eztabaida izenaren kontura soilik» bideratu nahi izan dutela.

Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta Espainiako edo Frantziako selekzioekin jokatzea aurpegiratu dietenei ere zuzendu zaizkie euskal kirolariak, eta «kasu gehienetan euren koloreekin ofizialki nazioartean lehiatzerik» ez dutela azpimarratu dute. Agiriaren sinatzaileek azaldu dutenez, euren «kirol ibilbideetan jarraitu ahal izateko, aurrera egiteko eta munduan osperik handiena duten txapelketetan parte hartu» nahi badute, «behartuta» daude «Frantzia edo Espainiako ikur eta koloreak defendatzera». Gaur egun «beste aukerarik ez» dutela diote. Hala ere, «zirrikiturik txikiena irekitzen den egunean zirrikitua bide zabal bihurtzeko konpromisoa» agertu dute Euskal Herriko kirolariek. Izan ere, argi dute zer nahi duten, zer eskatzen duten, zein den beren nahia: «txapelketa ofizialetan gure herria, Euskal Herria, ordezkatzeko aukera izatea». Horretarako, «Euskal Herriko kirolari guztiak bilduko dituzten federazioen beharra» nabarmendu dute. Hori bai, garbi utzi nahi dute ez doazela «inoren aurka», ez doazela «inori ezer kentzera», «dagokiena aldarrikatu eta direna izan nahi» dutela, besterik ez.

Euskal kirolariek badakite «bide luzea» dutela egiteko, «oztopo asko gainditzeko, izerdi asko botatzeko». Horregatik, «geure buruari mugarik ez jartzea, atzera ez egitea» aldarrikatu dute, «asko» baitira «aurrera egin» nahi dutenak. «Indarrak bildu eta egin dezagun aurrera!». Horrela amaitzen da agiria.

EITBrekin haserre

Euskal kirolariek ez zuten agiria atzo plazaratzeko asmorik. Azpeitian izandako «gertaera latzaren» ondorioz, agiria atzeratzeko asmoa zuten, baina ETB2ko Teleberri saioak agiriaren berri eman ondoren erabaki zuten agiria publiko egitea. Agiriaren sinatzaileek gogor salatu dute EITBren jarrera, «Euskal Herriko kirolariek elkarren artean indarrak biltzeko duten ekinbidea nahasteko asmoz-edo EITBko norbaitek beren nahi eta borondatearen aurka» agiria eskuratu eta publiko egiteagatik.

Ez da lehen aldia euskal kirolari multzo handi bat ofizialtasunaren eta federazio nazionalen alde agertzen dela. Iazko abenduaren 17an, Euskal Herriko eta Kataluniako futbol selekzioen arteko lagunarteko norgehiagokaren harira, ehun kirolarik baino gehiagok «ofizialtasunaren bidean aurrera egin eta Euskal Herriko selekzioen nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko dituzten eskubideak bermatu arte indarrak areagotzeko» eskatu zieten Euskal Herriko eragile politikoei eta kirol federazioei Donostian eginiko agerraldi jendetsu batean.

Orain bezala, orduan ere «Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatu ahal izateko Euskal Herriko kirolariak» bilduko dituzten federazioen beharra nabarmendu zuten. Horretarako, eskaera argia egin zieten Euskal Herriko eragileei, baita Espainiako eta Frantziako eragile politikoei eta kirol federazioei ere, «Euskal Selekzioaren aurkako erasoak alde batera utzi, eta euskal kirolariek nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko duten eskubidea errespetatzeko».

Agiria irakurtzeaz gain, Euskal Herria-Katalunia partida hasi aurretik eta Euskal Herria: Nazio bat, Selekzio bat lelopean ESAITek antolatutako manifestaziora joateko deia egin zuten euskal kirolariek egun horretan. Deiak erantzun zabala izan zuen, milaka lagun bildu baitziren Bilboko kaleetan eginiko manifestazioan.




Sinatzaile batzuk



Iban Zubiaurre. (Futbola)

Gaizka Toquero. (Futbola)

Zuhaitz Gurrutxaga. (Futbola)

Abel Barriola. (Pilota)

Oinatz Bengoetxea. (Pilota)

Pedro Martinez Eulate. (Pilota)

Aimar Olaizola. (Pilota)

Juan Martinez Irujo. (Pilota)

Koteto Ezkurra. (Pilota)

Iñaki Lizaso. (Pilota)

Patrick Ozafrain. (Pilota)

Ellande Alfaro. (Pilota)

Iñaki Osa 'Goikoetxea'. (Pilota)

Julen Bereikua. (Pilota)

Imanol Lopez. (Pilota)

Hector Llanos. (Triatloia)

Virginia Berasategi. (Triatloia)

Kamel Ziani. (Atletismoa)

Martin Fiz. (Atletismoa)

Mikel Odriozola. (Atletismoa)

Orkatz Beitia. (Atletismoa)

Aimar Irigoien. (Herri kirolak)

Iñaki Perurena. (Herri kirolak)

Inaxio Perurena. (Herri kirolak)

Izeta II.a. (Herri kirolak)

M. Jose Sardon. (Herri kirolak)

Miren Urkiola. (Herri kirolak)

Floren Nazabal. (Herri kirolak)

J. M. Olasagasti. (Herri kirolak)

J. Manuel Erasun. (Herri kirolak)

Aitor Esnaola. (Herri kirolak)

Joxe Lapazaran. (Herri kirolak)

Andde Arbenoitz. (Herri kirolak)

Irati Anda. (Eskalada)

Patxi Usobiaga. (Eskalada)

H. Zubeldia. (Txirrindularitza)

Joseba Beloki. (Txirrindularitza)

Unai Yus. (Txirrindularitza)

Jose Luis Korta. (Arrauna)

Mikel Orbañanos. (Arrauna)

J. Olaskoaga 'Aizperro'. (Arrauna)

Inge Mitxelena. (Hockeya)

G. Mendizabal. (Hockeya)

Aretz Iginiz. (Errugbia)

Oskar Astarloa. (Errugbia)

Edurne Pasaban. (Mendia)

Jon Beloki. (Mendia)

Urko Otegi. (Saskibaloia)

Vilariño sendia. (Automobil.)

Pinedo ahizpak. (Eskubaloia)

Tati Garmendia. (Eskubaloia)

Reyes Carrere. (Eskubaloia)

Andrea Barno. (Eskubaloia)

Unai Arrieta. (Eskubaloia)

Aginagalde anaiak. (Eskubal.)

Arkaitz Vargas. (Eskubaloia)

Amaiur Alfaro. (Bela)

Acero anaiak. (Surfa)

martes, 4 de noviembre de 2008

Christian lehoi alaia

Ondoren aurkezten dizuedan bideoan kriston istorio hunkigarria ageri da. Bertan ikus daitekeenez bi gaztek lehoikume bat semetzakotu eta zaindu egin zuten. Nagusi egin zanian Afrikara eroan behar izan zuten Christian izeneko lehoia, beste lehoiekin egon ta bizi zedin. Hortarako Etiopiar gobernuari baimena eskatu eta bertako parke natural batian askatu zuten. Urte bat igaro eta Christian ikustera jutea erabaki zuten, nahiz eta adituek behin ta berriz esan lehoiak ez zituela ezagutuko eta arriskutsua izan litekeela. Beno bukaera zuen esku utziko dut, ikus ezazue bideoan.

jueves, 30 de octubre de 2008


HEMEN DUZUE NATIONAL GEOGRAPHIC-EKO ARGAZKI POLIT BAT.EA GUSTOKO DUZUEN.
Itsasoruntz ekimena algortako portu zaharrean burutu zen ekintza bat izan zen. Euskal Herriaren izaeraren eta gure presoen aldeko ekimena.

Aurkezpena

Aupa blognauta amorratuak, hemen zabaldu dot zuen beharrak asetuko dituen euskal bloga. Euskal Herriko eguneroko albisteen berri emango dotzuet era kurioxo eta kritikoan. Hurrenarte.

Gaurko egunean pozik egon gaitezke atzo athletic club-ek, Euskal Herriaren ordezkari gisa, bi ta huts irabazi baitzuen San Mamesen. Partidu hau aste barruan jokatu zan errege kopakoa zalako. Mesedez egidazue kasu eta gozatu garaipena, agian ez dau gehiorik, taldea zihoan moduan ikusita
ez da harritzekoa. Baino atzo pauso bat eman gendun aurrerantz, gitxienez..

Baina ez dira dana berri onak geroxeago aurkeztuko dudan berri baten bidez Euskal kulturaren zapalkuntzak dirauela erakutziko dot. Geroarte.